Hasi dira Euskal Inauteriak, Lasarte-Orian. Eguraldia txarra zelarik, Okendo plazako karpara pasa dute ospakizuna. Txokolate jana eta erromeria. Mozorrotuta zein eguneroko arropekin jantzita, gogotik ospatu dute jaien hasiera etxeko txikienek eta gurasoek. Dena dela, euriagatik eta haize bolada zakarrengatik, ezin izan dute Kaxkamalo zigortu eta sutan kiskali. Alabaina, ez kezkatu, irakurle, txantxoek eta lasarteoriatarrek ituna berritu dute, eta trukean, ez dute gaitzik erangingo edo uztarik ondatuko basoetako izaki "gizakitu" horiek.