Egitaraua
- 12:00etan, parte hartzaileen bilera eta hasierako ekitaldi berezia.
- 12:00etan, Oaintxe in deu! txarangako kideak kalejiran hasiko dira, Okendotik abiatuta.
- 12:30ean, konpartsen jaialdiaren hasiera, Okendon.
- 12:40ean, konpartsetako kideen aurkezpen koreografiak, Okendon. Horren ostean, mozorro herrikoien desfilea.
- 14:00etan, konpartsetako kideen bazkaria, Antonio Mercero gune ondoko karpan.
- 16:00etan, bazkalosteko Super Bingoa, karpan. Kuadrillategi egitasmoko gazteek egingo dute.
- 17:30ean, konpartsen desfilea, atzetik herritarrentzako furgoneta musikadunarekin. Konpartsak ailegatzen direnean Okendo plazara, mozorro lehiaketako sari guztiak banatuko dituzte.
- 20:30ean, Arranopola gazte txarangako kideak kalejiran hasiko dira, Okendotik abiatuta.
- 23:00etatik 02:00etara, disko jaia egingo dute karpan.