Lasarte-Oriak mozorroa jantzi du, baina ez du aterkia ahaztu

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 14a

Ohi bezala, konpartsek euren emanaldiak eskaini dituzte, Okendo plazan, larunbat goizean. Biyak Bat, Jalgune, Intzak Parranda, Sasoeta Sasoian eta La Tribu izan dira aurtengo Inauterietako parte hartzaileak. Dena den, berrikuntzarik izan da. Izan ere, Amaia Gonzalez Caballero eskolako dantzariek hasi dute ikuskizuna. Gogotik gozatu dute dantza saioak egiten, eta jarraian, bakarkako nahiz taldekako mozorro lehiaketetako hautagaiak aurkeztu dituzte. Bestalde, euria goitik behera aritu arren, lasarteoriatarrak mozorrotu eta kalera irten dira; euritakoarekin, noski. Giroa alaitzeko asmoz, Oaintxe in deu! txarangak zenbait doinu jo ditu, erdigunean zehar.  

Erlazionatuak

Konpartsen emanaldiak: La Tribu

Txintxarri Aldizkaria ots 14, 20:25 Gizartea

Konpartsen emanaldiak: Sasoeta Sasoian

Txintxarri Aldizkaria ots 14, 20:25 Gizartea

Konpartsen emanaldiak: Intzak Parranda

Txintxarri Aldizkaria ots 14, 20:20 Gizartea

Konpartsen emanaldiak: Jalgune

Txintxarri Aldizkaria ots 14, 20:20 Gizartea

Konpartsen emanaldiak: Biyak Bat

Txintxarri Aldizkaria ots 14, 20:20 Gizartea