Inauterien egun handia larunbata da. Hala ere, igandea ez da egun makala. Eguerdian, erdigunea alaitzen aritu dira Oaintxe in deu! txarangak eta LOZET elkarteko erraldoiak eta buruhandiak. Etxeko txikienak eta euren gurasoak izan dituzte bidelagun, bart gaueko parrandero bat edo beste ere bai.