Basotik gizakituta etorriko diren zomorroekin urteroko ituna berrituko dugu ostiralean, gure uztak bakean utzi ditzaten eta urtebetez beste gauza txar bakar bat ere gerta ez dadin. Berrespen hori gogotik ospatzeko modukoa denez, Euskal Inauterien atarian txantxo jantzi dotoreak prestatu dituzte Ione Artola jostunak gidatutako tailerrean parte hartu duten herritarrek.
ots 11, 09:00 Gizartea