Inauteri larunbaterako egitaraua
- 12:30ean, bermuta eta argazkia (Kale Nagusian).
- 14:30ean, sorgin bazkaria, Okendo plazan. Ilargi tabernan jarri dituzte salgai txartelak, 18 eurotan.
- Ondoren, bazkaloste girotua, Okendon.
Gero eta gutxiago falta da hilaren 14rako, hau da, Inauteri larunbaterako. 'Akelarrea' izan da sorginek proposatu duten gaia eta iragarri dute egun hori girotzeko zenbait ekimen prestatu dituztela. Herri bazkarirako txartelak Ilargi tabernan jarri dituzte salgai, 18 eurotan.