Txantxo jantzien tailerrean izena emateko epea ireki dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko otsailaren 9a

Koloretako oihalak mozten.

Ostiralean ospatuko ditugun Euskal Inauterien aurrekari gisa txantxo jantzien tailerra egingo dute asteazken arratsaldean, 18:00etatik aurrera, osasun zentroaren eraikineko erabilera anitzeko gelan (bigarren solairuan dago). Umeek nahiz helduek parte har dezaketela jakinarazi dute antolatzaileek. Izen ematea doakoa da eta interesa dutenek bi bide hauetakoren bat erabil dezakete horretarako: 695 78 53 89 telefono zenbakia edo kultura@ttakun.eus helbide elektronikoa.