2023 mar 07 Kultura
TXINTXARRI aldizkariak antolatutako argazki lehiaketako epaimahaiaren bi sariak Blues Brothers eta 80 egun munduari bira emateko argazkien egileek irabazi dituzte, Jose Angel Hidalgo eta Naike Zumetak, hurrenez hurren. Bestalde, irakurleen iritziz Inauteriak eguzkitan izan da onena. Avenida taberna-jatetxean gozatuko dute sariez: irabazleetako bakoitzak, bina menu, eta epaimahaiaren bigarren saria irabazi duenak, patata tortilla eder bat.