Musika inauterien osagaietako bat da, bereziki, dantzarako. Estilo askotan mugitu dituzte oinak asteburuan Okendo plazako karpan, igande arratsaldean Ibai Berriak jotakoaren doinura aritu dira. Banaka, binaka edo taldean, bakoitzak nahi bezala, dantza egin dute dozenaka herritarrek. Animatu ez direnek, klasiko ezagunak entzuten gozatu dute.