Kuadrillategiko gaztetxoek euren talentua erakutsi dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 17a, 22:38

Ttakun Kultur Elkarteko Kuadrillategi egitasmoak antolatutako mozorro festan inauteriei ekiteko aukera izan dute gaztetxoek. Indarrak hartzeko, askaria egin dute eta ondoren, nahi izan dutenek oholtzara igo ahal izan dute euren dantzarako trebezia denen aurrean erakusteko. Gainerakoek karpan nahikoa leku izan dute gauza bera egiteko. Eszenarioan izan direnen artean Shakira eta Bizarrapen bideoklipa irudikatu duen Eneko Gallardo Larrañaga izan da irabazlea. 

Erlazionatuak

Onena eman dute partaideek

Txintxarri Aldizkaria 2023 ots 17 Gizartea