Puzgarri eta jolasetan gozatuz igaro dute Inauteri astelehen goiza etxeko txikiek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 20a, 13:10

Inauteriak tarteko, Lasarte-Oriako ikasleek ez dute eskolarik izan gaur, eta hori hala izanik, puzgarri eta jolasetan aritzeko aprobetxatu dute, etxeko txikienek. Loidibarren pilotalekuan ibili dira jolas eta jolas; eguraldi ona baliatuta, jende ugari bildu da bertan. Ilarak egin behar izan dituzte puzgarrietan aritu ahal izateko, baina merezi izan dute itxaronaldiek. Aurpegiak margotzera ere animatu dira hainbat haur, eta giro bikainean igaro dute astelehen goiza.

Arratsaldean, berriz, Inauteriei amaiera emateko sardinaren ehorzketa egingo dute. 18:00etan abiatuko da Okendotik, eta hori amaitzean, zezensuzkoa hasiko da.