Amaiera tristea izan du aurtengo Inauterietako filmak. Hala izan da behintzat lurperatu eta Okendo plazan erre duten sardinarentzat. Herritar ugari joan dira beraren atzetik, prozesioan, beltzez jantzita, musuzapiak eskuan eta malkoak begietan. Bukaera goibela izanagatik, istorioa ez dute itxi gidoilariek eta, ondo bidean, 2024ko otsailean argitaratuko dute sekuela.