Inauterietako lehiaketa antolatu dugu TXINTXARRI-n


Lehiaketako argazkiak


Argibideak

Gora Inauteriak! Lasarteoriatarrek urtez urte erakutsi duzue abilezia izugarria mozorro ikusgarriak prestatzeko, eta hori saritze aldera, lehiaketa bat prestatu dugu. Parte hartzeko, irudiek originalak izan behar dute, hau da, norberak ateratakoak. Partaide bakoitzak, asko jota, hiru irudi bidali ahalko ditu. Hilaren 26ra arte jasoko ditugu argazkiak, igandearekin, egun hori barne.

Sarietako bi osatuko dugun adituen epaimahaiak erabakiko ditu: euren iritziz onenak diren lehen argazkiak Avenida taberna-jatetxean bi menu eskuratuko ditu eta bigarrenak partata tortilla eder bat. Bestalde, gure irakurleek gehien bozkatzen duten irudiaren egileak Avenida taberna-jatetxean bi menu eskuratuko ditu. Animatu eta parte hartu!