LOZET konpainiako erraldoi eta buruhandiek igande goiza alaitu dute dantza eta musikarekin. Oaintxe In Deu txarangako lagunek euren mozorroak jantzita dantzarako doinua jo diete erraldoiei. Betiko itxura bazuten ere, ukitu berezia eman diete maskara jarrita. Buruhandiek, berriz, euren pertsonaiarekin bat datozen jantziak estreinatu dituzte. Blas de Lezo kaleko lokalean hasi eta bukatu dute ibilbidea erdialdeko kale nagusietan barrena ibili ondoren, haur eta heldu ugarik lagunduta.