Partaideek hamabi argazki bidali dituzte erredakziora. Epaimahaia osatu dute Yon Mikel Rodriguez, Mabel Pedreira, Isaac Farre eta Idoia Telleriak.
Epaimahaiaren lehen saria: 'Blues brothers'
Jose Angel Hidalgo izan da egilea, eta 11 bozka erdietsi ditu guztira.
Irakurleen lehen saria: 'Inauteriak eguzkitan'
Nieves Civicos-ek ateratako argazkiak irakurleen 135 bozka jaso ditu.
Epaimahaiaren bigarren saria: '80 egun munduari bira emateko'
Naike Zumetak familiarekin batera ateratako argazki honi eman diote bigarren saria epaimahaiko kideek.
Zorionak saridunei, eskerrik asko parte hartzaile guztiei nahiz Avenida taberna-jatetxeari eta datorren urtera arte!