aza 20, 15:45 Kirola
Hilaren 14an, 18-20 urtez azpiko zein 16 urtez azpiko Euskadiko Kluben arteko Euskadiko txapelketa lehiatu zen Landako pistan, Duraangon (Bizkaia). Gaztetxoen mailan, Aiala Romero herritarra Real Sociedad taldearekin podiumeko gorenera igo zen
aza 19, 11:22 Kirola
Euritan gidatu beharra arazo izan daiteke pilotu askorentzat, baina ez Aitor Manso herritarrarentzat. Hilaren 14an itxi zuen denboraldia Madrilen, XIX. El Vellon igoeran, eta baldintza klimatiko horien pean parte hartu behar izan zuen. Bada, proba bikaina egin eta bere kategorian irabazteaz gain sailkapen orokorra ere poltsikoratzeko 249 ehuneko falta izan zitzaizkion. "Euritan konpetitzea asko gustatzen zaigu. Gabriel Gutierrezek auto hobea du eta aurten lau bat segundo atera izan dizkigu lasterketa bakoitzean, baina aurrekoan irabaztetik oso-oso hurbil geratu ginen". Pilotu lasarteoriatarrak Talex M4 ibilgailua gidatzen du.