Egoitza ezberdinetan jokatu dituzte herriko ordezkariek euren partidak. Astigarragan zein Errenterian jokatutako lehiaketetan lortu dute Taula Xake Klubeko kideek lehen postuetan egotea.
Astigarragan bi garaipen eskuratu zituzten Lasarte-Oriako xake jokalariek. Bigarren mailan, Daniel Vegasek azken jardunaldian parra eginez lortu zuen garaikurra. Hirugarren mailan, aldiz, Carlos Martinez xake-matea eginez izan zen garailea. Gipuzkoako txapeldun tituluaz gain, bi gazteek maila igoera eskuratu dute.
64 urtetik gorako Super beterano eta kadete mailan ere podiumean izan ziren herritarrak. Iñaki Etxeberriak 2025 urtean ihesi egin zion Super beteranoen txapelketa berriro bereganatu du. Kadete mailan, aldiz, Erlantz Sanchez gazteak hirugarren postuan amaitu du lehia.
Horiez gain, klubeko kide Dani Barrosek absolutu mailan parte du eta seigarren postuan sailkatu da eta Alejandro Sanchezek, hirugarren mailan, 13. postua lortu du.
Taldeka lehian
2027ko urtarrilean hasiko den Taldekako ligari zain taldekako lehiak ere jokatu dituzte Taulako kideek. Irailean, esate baterako, Gipuzkoako Taldekako Blitz txapelketa izan zen Irunen eta herriko klubak bi talde aurkeztu zituen. Taula A seigarren sailkatu zen eta B taldea, aldiz, hamargarren izan zen.