LOKEko hamar kadete izan ziren tatamian hilaren 21ean, Amurrioko Hiria txapelketan. Borroka politak ikusi ahal izan ziren eta gustora izan ziren guztiak lehian. Lau brontzezko domina ekarri zituzten, gainera, herrira: Cristhel Vallejo (57 kilo azpi), Iraia Diez (63 kilo azpi), Ariana Mendoza (70 kilo azpi) eta Alba Padrones (70 kilo baino gehiago).
Bi aste lehenago, hilaren 8an, Gijongo Junior Superkopan izan ziren Aitor Santos eta Iker Izquierdo. Ongi jardun ziren kirolariak eta esperientzia hartzeko balio izan ziela azpimarratu du Gorka Aristegi entrenatzaileak.
Era maila horretako kideek, asteburu honetan, hitzordu garrantzitsua izango dute, Urnietan: Gipuzkoako txapelketa.