Irailetik daramate lehiatzen Intza Kirol Elkarteko pilotariek kategoria ugaritan, baina joan den asteburuan bi konpetizio berriri ekin zieten: Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa eta Binanako Negua Saria. Aurreneko jardunaldiko hiru neurketatatik bi Michelingo kirol gunean jokatu zituzten baina etxean aritu zirenek ez zioten horri abantailarik atera. Kadeteen 1. Mailan, Jauregik 13-18 galdu zuen Arrietaren (LAPKE) kontra; eta Atorrasagastik ezin izan zuen Izagirre (LAPKE) mendean hartu, 7-18 galdu baitzuen. Adin tarte horretako 2. Mailan, Hernaniko jokalari Azpeitiak 18-12 irabazi zion Maiz herritarrari.
Binakako Negua Sarian, Nagusien 2. Mailan 22-16 galdu zuten Diaz de Guereñuk eta Urdanpilletak, Intxurreko bikote Arandia eta Mugicaren kontra. 2. Mailako Kadeteek, berriz, 22-20 irabazi zuten Gaztelekuren kontra. Intzaren izenean jokatu zutenak Lasa eta Lopez izan ziren.
Bestalde, trinket modalitateko Izarkom Sarian ere murgildu dira Intzakoak. Irurako Ametsa kantxan jokatu zuen Artetxek eta hasi eta buka nagusitu zitzaion Labantzuko Unanueri, 40-16.
Azkenik, Errendimendu modalitatean konpetitzen ari diren infantilek, Jauregik eta Ibarzabalek, Ipentza (Intxurre) eta Orha (Aizkorpe) garaitu zituzten. Biek ala biek orain arte jokatutako partida guztiak irabazi dituzte; bost eta lau, hurrenez hurren.