Lasarte-Oriako jokalariak 22 puntu, sei errebote eta asistentzi bat egin eta sei falta jaso zituen. Guztira, 31ko balorazioa eman zion FEBk.
Hala ere, ez zen pozgarria izan herritarraren taldearentzat, Leongo taldeak neurketa 79-104 galdu baitzuen eta kopatik kanpo geratu da.
Anabitarte denboraldi ederra egiten ari da Cultural y Deportiva Leonesa taldean. Uztailean bigarren FEB mailako Leongo taldearekin egin zuen bat Lasarte-Oriako hegal-pibotak eta partida partida proiektu berrituan funtsezko pieza bihurtu da.
Maila igoera
Bestetik, Ostadar SKTko Junior Partaidetza taldeak multzoko fasea lehen postua eskuratu du matematikoki. Bi jardunaldi falta diren arren, herriko taldeak maila igoera lortu du eta hurrengo fasean Junior Errendimendu A-2 taldean izango da lehian.