Beltzak zigor kolpe batekin aurreratu ziren arren, Arrasatek entsegu eta gauzatzearekin itzulia eman zioten markagailuari 3-12. Etxekoek zigor entsegu bati esker lortu zuten errenta murriztea, 10-12. Ederki borrokatu ziren bi taldeak metroak irabazi eta puntuak eskuratzeko eta atsedenaldira 10-17 iritsi ziren. Bigarren zatian, lehia mantendu zen eta puntu gutxi lortu zituzten. Aurkariek errenta mantentzen jakin zuten eta 21-27 amaitu zen lehia.
Bestalde, Beltzak RTko kide Lander Zabala, Joanes Arroyo eta Gabriel Gavilan, aldiz, Donostia Rugby Baleazaleak taldearekin izan ziren Ohorezko B Mailako neurketan, Gasteizen. Gaztediren aurkako lehia gogorra izan zen, batez ere, bigarren zatian. Donostiarrek 37-16 zegoen markagailua berdintzea lortu zuten, baina gasteiztarrek eraman zuten garaipena, 40-37.
Espainarekin lehian
Hilaren 21ean, Espainiako selekzioak Nazioen Kopako azken jardunaldia jokatu zuen Samoaren aurka, Malagan (Andaluzia). Hamabostekoan Alex Saleta herritarra izan zen; 22-90 galdu zuten.