Partida bezain pronto sartu zituen lehen bi golak etxeko taldeak. Aurkariak aldea murrizteko 2 eta 1eko egin zuen. Baina etxekoek ez zuten amore emango eta ahaleginka ahalegin, 3 eta 1eko jarri zuten markagailuan. Bi taldeak saiatu ziren aurkariaren atea zulatzen azken momentura arte. Sanpedrotarrak-ek lortu zuen lehenik helburua eta bigarren gola egin zuen. Gutxi iraungo zien poztasunak pasaitarrei minutuetara Eguzki ISUk azken emaitza izango zen 4 eta 2koa egin baitzuen.
Lehen postuaren bila
Talde hori-beltza bere multzoko lehen postuarengatik borrokan ari da. Lehen postuan dagoen Ausa Zaldibirekin 15 puntura berdindu dago, baina zaldibiarrek partida bat gutxiago dute jokatua.
Hurrengo jardunaldian, hilaren 29an, 11:00etan, Irun Futsal hartuko du Lasarte-Oriako ordezkariak. Irungo taldea sailkapeneko zortzigarren postuan da eta azken jardunaldian ere garaipena erdietsi du. Eguzki ISU Leihoak hiru puntuak etxean geratzeko borrokatuko da berriro ere.
Gazteak, Euskadiko selekzioarekin
Euskadiko areto futboleko 14 eta 16 urtez azpiko selekzioek denboraldiko lehen lan saioa egin zuten, hilaren 22an, Pasaian. Bi taldeetan Eguzki AFko kideak izan ziren deialdian:
| 14 urtez azpiko taldean | 16 urtez azpiko taldean |
|
|