Pilotakadak eta tanto ederrak laster itzuliko dira trinketera

Txintxarri Aldizkaria

Mirentxuko azpiegitura biziberritzeko hurrengo hitzordua iragarri dute horretan dabiltzan gazteek: Binakako III. Txapelketa. Abenduaren 12an jokatuko dute, larunbatarekin, 09:00etatik 20:30era. 24 bikoterentzako tokia dagoela jakinarazi dute. Urtebete daramate kantxa behar bezala erabiltzeko zain eta, ondo bidean, pilotakadak eta tanto ederrak egun horretan itzuliko dira herrira.

Izena eman nahi duten bikoteek antolatzaileekin jarri behar dute harremanetan euren Instagram kontuaren bidez.

Binakako III. Txapelketaren kartela. LASARTEKO TRINKETE TXAPELKETA