2023 uzt 18 Gizartea
Sorgin Jaiak-eko kideek ohar bat bidali dute TXINTXARRI-ren erredakziora, salatzeko aurtengo jaietan ere erasoak pairatu dituztela "emakume, bollera, trans, eta, oro har, sistema zisheteropatriarkalak zapaltzen eta baztertzen dituztenek". Nabarmendu dute kokoteraino daudela kalean beldurra pasa eta festak eta parrandak nahi dituzten moduan ez gozatzeaz; horren aurrean, irmo adierazi dute erratzak eskuan hartuta "gorputzak, plazerak, ahotsak eta elkar zaintza erdigunean jarriko dituen bizimodu baten alde" borrokatzen jarraituko dutela, "elkarren artean saretzea ahalbidetuko duten espazio seguruak sortuz".