Goizeko agerraldian jakinarazi dutenez, El Diario Vasco egunkariko kronikagile ohi Txema Valles omenduko dute aurtengo sanpedroetan, lau hamarkadatan zehar Lasarte-Oriaren alde egindako lanaren aitortza gisa. Bestalde, kartel lehiaketaren irabazlea Cristobal Aguilo izan da; bere afixarekin ilustratu dute programaren azala.
Egitaraua, egunez egun
Hilak 28, asteazkena
- 10:00etatik 12:00etara, ur festa Maialen Chourraut kiroldegian, 5 eta 12 urte arteko haurrentzat.
- 12:00etan, haurren txupinazoa, udaletxe zaharreko balkoian. Suziria jaurti ostean, LOZET elkartearen erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian barrena ibiliko da, Joselontxo txarangarekin batera.
- 12:15ean, Gure Patxintxiak sariak banatuko dituzte, udaletxe zaharreko balkoian.
- 12:30ean, Trapu Zaharra konpainiak Dale Ramón! antzezlanaren emanaldia egingo du, Okendo plazan.
- 13:00etan, Okendo plazan elkartutako haurrak kalejiran abiatuko dira Basaundirantz, makarroi jana eta ur jolasak egiteko.
- 14:00etan, makarroi jana Basaundin. Ondoren, ur jolasak.
- 16:30ean, Sorgin Dantza abiatuko da Oria auzotik. Erdigunea zeharkatu eta gero, Okendo plazan bukatuko da.
- 18:00etan, Goxo txaranga herriko kaleetan barrena ibiliko da.
- 18:00etan, Joselontxo txaranga herrian zehar ibiliko da, erraldoi eta buruhandiekin batera.
- 18:30ean, Oaintxe in deu! txarangak kaleak girotuko ditu.
- 19:00etan, helduen txupinazoa. Aurtengo omenduak irakurriko du pregoia, Txema Valles kazetariak. Joselontxo, Oaintxe in deu! eta Goxo txarangek parte hartuko dute.
- 19:30ean, Mario Ezno-ren eskutik, Manolo Bolañoren abenturak txotxongilo antzezlanaren emanaldia, Elizatze plazan.
- 21:30ean, afari herrikoia, Ttakun Kultur Elkartearen eskutik.
- 23:00etan, Lasarte-Oriako Danborrada, Okendo plazan. Berrikuntza bat izango du, Maider Oiartzabal koreografoak Lasarte-Oriako ereserkiarentzat koreografia berezi bat sortu baitu. Emanaldi horretan erakutsiko du lana.
- 00:00etan, DJ Markeliñeren saioa, Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazteen esparruan.
- 00:00etan, Puro Relajoren kontzertua, Isla plazan.
Hilak 29, osteguna
- 10:00etan, Joselontxo txaranga herrian barrena ibiliko da, Okendo plazatik abiatuta.
- 11:00etan, herri meza San Pedro parrokian.
- 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Andatza plazan: ludoteka, puzgarriak, bola igerilekua, eta abar.
- 11:30ean, Xumela koruaren kantu eta dantza jira abiatuko da Sagardotegi kaletik.
- 12:30ean, herri kirolak Elizatze plazan: lau aizkolari, bi harrijasotzaile eta iparraldeko jokoak.
- 13:00etan, Txema Valles omenduko dute Manuel Lekuona Kultur Etxean.
- 16:30etik 18:30era, haurrentzako parkea Andatza plazan.
- 18:00etan, sagardo dastaketa eta sardina jan herrikoia, Okendo plazan.
- 18:30ean, haurrentzako diskofesta Jaikideren eskutik, Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazte esparruan.
- 20:00etan, Retro txaranga herrian zehar ibiliko da, Okendo plazatik abiatuta.
- 22:30ean, bertsolariak kultur etxean: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Ane Labaka, Lierni Rekondo, Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea, Amaia Agirre.
- 22:45ean, entzierro txiki bat egingo dute Kale Nagusian, jostailuzko zezenekin.
- 23:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
- 23:00etan, Duo Imperial taldearen kontzertua, Isla plazan.
- 00:00etan, The Noisemakers taldearen kontzertua, Okendo plazan.
- 00:00etan, disko festa gazte esparruan, Oihan Vegaren eskutik.
Hilak 30, ostirala
- 11:00etan, sanpedroetako pilota txapelketako finalak, Loidibarren pilotalekuan.
- 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Andatza plazan.
- 12:00etan, lerroko dantzen erakustaldia, Biyak Bat adinekoen egoitzako lagunen eskutik.
- 16:30etik 18:30era, haurrentzako parkea Andatza plazan.
- 17:00etan, errekortarien erakustaldia Sasoeta ikastetxeko patioan, Saka ganadutegiaren eskutik.
- 18:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian barrena.
- 18:30ean, pilota partidak Loidibarren pilotalekuan. Erasun eta Arrillaga, Larrarte eta Mendizabalen aurka; Arteaga II eta Irazusta, Artetxe eta Merino II.aren kontra.
- 19:00etan, Hu Ha! Remember Festa izeneko jaialdia, Andatza plazan.
- 19:30ean, Hu Ha! jaialdiaren barruan, Mikel Bermejo eta Dario Mares-en bakarrizketa.
- 20:30ean, zuzeneko musika saioa Andatza plazan, 90. hamarkadan girotuta, zenbait DJren eskutik.
- 22:45ean, entzierro txiki bat egingo dute Kale Nagusian, jostailuzko zezenekin.
- 23:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
- 23:00etan, Azabache taldearen kontzertua Isla plazan.
- 23:00etan, Neomak taldearen emanaldia Okendon.
- 00:00etan, DJ Txolas-en saioa gazte esparruan.
- 00:00etan, Hu Ha! Remember Festaren jarraipena Andatza plazan.
- 01:30ean, Zetak taldearen kontzertua Okendo plazan.
Uztailak 1, larunbata
- 07:00etan, xexenak Sasoeta ikastetxean, Saka ganadutegiaren eskutik.
- 11:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da Blas de Lezo kaletik, Ttirriki Ttarraka taldea lagun duela.
- 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Andatza plazan.
- 16:30etik 18:30era, 13 urtetik gorako nerabeentzako parkea Andatza plazan.
- 17:30ean, gaztetxoen danborrada abiatuko da Kale Nagusitik eta herriko kaleetan barrena ibiliko da.
- 18:30ean, haurrentzako disko festa, DJ Nemux-en eskutik, gazte esparruan.
- 19:00etan, Mexico Lindo mariatxi taldearen kontzertua, udaletxe zaharretik abiatuta.
- 22:45ean, entzierro txiki bat egingo dute Kale Nagusian, jostailuzko zezenekin.
- 23:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
- 23:00etan, Supersingels taldearen kontzertua Isla plazan.
- 00:00etan, disko festa gazte esparruan, DJ Nemux-en eskutik.
- 00:00etan, La Guardia taldearen emanaldia Okendon.
- 02:00etan, Dinbi Banda batukada taldearen saioa, Okendo plazatik abiatuta.
- 02:30ean, Starways taldearen kontzertua Okendon.
- 04:30ean, Dinbi Banda batukada taldearen bigarren saioa, Okendo plazatik hasita.
Uztailak 2, igandea
- 06:00etan, diana, Gautxori txarangarekin.
- 06:30ean, txokolate jana Elizatze plazan.
- 07:00etan, xexenak Sasoeta ikastetxean, Saka ganadutegiaren eskutik.
- 09:00etatik 15:00etara, aldibereko xake erakustaldia Okendo plazan.
- 11:30etik 13:30era, uretako haur parkea Andatza plazan: txirristrak, irristagailuak, ontxitxoak, aparraren jaia eta abar.
- 12:00etan, La Encina Virgen de Guadalupe taldeko danbolin jotzaileen emanaldia eta Extremadurako migen dastaketa, Okendo plazan.
- 13:00etan, Jotas Navarras, Voces del Ebro taldearen emanaldia, Isla plazan.
- 14:00etan, herri bazkaria Tximistarreta parkean. Jatekoa eta edatekoa norberak eraman beharko du, baina materiala eskura izango dute han: mahaiak, aulkiak eta parrillak.
- 16:30etik 18:30era, uretako haur parkearen jarraipena Andatza plazan.
- 18:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsaren agurra, Blas de Lezo kaletik abiatuta, Barañaindik (Nafarroa) etorritako Ezpelur gaita jotzaileen taldea lagun duela.
- 20:00etan, Burrunda elektrotxarangaren emanaldia, udaletxe zaharretik irtenda.
- 22:45ean, Vulcano piroteknia etxe ospetsuaren etxafuegoak, Atsobakar parkean.
- 23:00etan, Ibai Berriak taldearen kontzertua, Isla plazan.
- 23:00etan, disko festa gazte esparruan, DJ Nemux-en eskutik.
- 23:00etan, Gozategi taldearen kontzertua Okendo plazan.
- 23:30ean, zezensuzkoa Kale Nagusian.