Giro lasaia izan da Sorgin azokan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 1a, 13:17

Atsedenareko eta erosketetarako tartea izan da gaur goiza Sorgin gunean. Haurrentzako liburuak edo jokoak, ukendu edo xaboiak, kamisetak... denetarik aurkitu dute herritarrek Askatasunaren parkean izan den azokan

Giroa goibel egon arren, Askatasunaren parkean azoka izan da gaur eguerdiean Sorgin Jaien eskutik. Karpa azpian edo etxeko arkupean produktu ezberdinetako postuak izan dira ikusgai.

Margoak, kamisetak, bitxiak, zeramikazko poteak, egurrezko jokoak eta jostailuak... artisau eta artista ezberdinek egindako lanak erakutsi eta herritarrek erosi ahal izan dituzte. Liburuxka txikiak egiteko tailerra ere izan da.