LOZET elkartearen entzierro txikiak eta zezensuzkoak ireki dute aurtengo jaietako gaurik luzeena. Isla plazan Supersingles taldeak jo du gaur, eta lortu du bertaratutakoak dantzan jartzea, giro ederrean. Okendon, musika espainiarraren txanda izan da gaurkoan: La Guardia eta Star Ways taldeek jo dute. Kontzertu baten zein bestearen ondoren, ordubete inguruz, Dinbi Banda batukada taldeak herritar ilara luzea izan du segika, erdigunean barrena egin duen ibilaldian.