Buruhandiak eta haur parkea, haur eta gazteen gozamenerako

Nerea Eizagirre 2023ko uzt. 1a, 13:16

Lasarte-Oriako txistulariek herria esnatu eta haurrei zuzendutako goiza hasi da. LOZETeko Erraldoi eta buruhandiak eta haur parkea izan dira haur eta gaztetxoen gozamenerako. Aldizkako xirimiriek ez dute jaia eten

Lasarte-Oriako txistularien doinuak eman diote hasiera larunbata goizari eta gaupaseroren bat ere batu zaie kalejirako momenturen batean. Goiz aosoan zehar herriko txoko ezberdinak alaitu dituzte euren doinuekin.

Erraldoi eta buruhandien konpartsa lokaletik atera eta Atsobakar auzora egin du bidea. Haur, gaztetxo eta guraso ugari bildu dira eurekin eta lasterketa ederrak egin dituzte auzoko plazetan barrena. Erraldoiek ere dantza saio ederra egin dute Ttirriki-Ttarraka eta herriko trikitilarien eskutik. 

Lasaiago egon nahi zuten haur eta gurasoek Isla plazako haur parkea aukeratu dute. Jokoetan, puzgarrietan eta parkean, batetik bestera ibili dira hurbildu diren haurrak. Xirimiria egin arren, haurrek jokoan jarraitu dute.

Erlazionatuak