Giro ederrean gozatu dute sanpedroetako azken arratsaldeaz

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 2a, 19:19

LOZET elkarteak erraldoi eta buruhandiak atera ditu kalera gaur arratsaldean ere. Nafarroatik etorritako Ezpelur elkarteko dultzaineroekin batera zeharkatu dute erdigunea. Ondoren, ajea eta nekearentzako sendagaia etorri da Irundik, Burrunba elektrotxaranga. Lasarteoriatarren animoak ederki asko berpiztu ditu Bidasoa aldetik etorritako taldeak.