Herritar ugari bildu da Atsobakar auzoko zelai zabalean su artifizialen erakustaldi koloretsua ikusteko. Euri tanta batzuk jausi diren arren, eguraldiak eutsi dio, eta ez du jarduera zapuztu. Emanaldi hori amaituta, dantzara joan dira herritar asko eta asko.
Gaztetxoenak Oriarte Landaberri institutuko estalkian elkartu dira, eta DJ Nemuxen musikarekin egin dute parranda. Nagusienek, aldiz, bi aukera izan dituzte. Ibai Berriak herriko taldearekin salsa eta kunbia doinuak dantzatzera. Euskal musika zaleek, berriz, hitzordu erakargarri bezain animatua izan dute Okendo plazan. Gozategi taldeak kontzertu bikaina eman du, eta ederki gozatu dute bertaratu direnek.
Aurtengo azken zezensuzkoak, Kale Nagusian
Bien bitartean, Kale Nagusian batu diren haur atzetik korrika ibili dira aurtengo sanpedroetako azken lau zezensuzkoak. Nekeak alde batera utzi, eta etengabe aprobetxatu dute gaztetxoek horiengandik ihesi eta jolasean aritzeko tartea.