ARGAZKI LEHIAKETA

San Pedro Jaietako argazki lehiaketa hirukoitza antolatu dugu

Txintxarri Aldizkaria 2023ko uzt. 5a, 10:32

Sorgin Dantzan, erraldoi eta buruhandien konpartsetan eta/edo festetako kale ikuskizunetan argazki politak atera dituzu? Hau da aukera Avenida taberna-jatetxean BI MENU BEREZI irabazteko! Bidali irudiak erredakziora! Parte hartzeko azken eguna igandea izango da, hilak 9. Anima zaitezte!

Argazki lehiaketa hirukoitza antolatu dugu eta aurtengoari buelta bat eman diogu. San Pedro Jaietan  Sorgin Dantza, erraldoi eta buruhandiak eta kale ikuskizunetan argazkiak atera badituzu bidali eta parte hartu! Horietako bakoitza kategoria bat izango da eta aipatu jarduerekin lotura duten argazkiak izan behar dituzte.

Multzo bakoitzeko irudi bana (originalak, norberak ateratakoak) aurkeztu ahalko dute herritarrek (hiru gehienez). 

Lehiaketan parte hartzeko azken eguna hilaren 9a izango da, igandea. Argazkiak bidaltzeko bide hauek izango dituzte parte hartzaileek: txintxarri@ttakun.eus helbide elektronikoa, 688 68 35 10 telefono zenbakia, WhatsApp bidez edo zuzenean webgunera igota, hemen.

Botoak emateko epea hilaren 10etik 12ra bitartekoa izango da, bi egunak barne. Kategoria bakoitzeko irudi bozkatuenaren egileak Avenida taberna-jatetxeko bi menu berezi irabaziko ditu. Animatu eta parte hartu!