Martxoaren 8aren harira, herrian ekintza ugari egiten ari dira udala eta eragileak egun hauetan.
'Ni naiz, Idoia' erakusketa ikusteko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2022 mar 17 Gizartea

Idoia Telleria Maritxalar argazkilari lasarteoriatarraren lan pertsonala, Ni naiz, Idoia ikustera joan ez direnek bihar arte dute horretarako aukera, 18:00etatik 20:00etara, Antonio Mercero gunean. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira udalak antolatutako egitarauaren barruko jarduera da.