Musikaren bidez ahaldundutako rockera

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 11a, 21:17

Martxoaren 8aren harira Lasarte-Oriako Udalak antolatutako egitarauaren barruan, Bea Larrañaga umoregileak The Show Must Go On bakarrizketa umoretsua egin du kultur etxean. Maitasun erromantikoa sustatzen duten abestiak baztertu, eta rock-aren alde egiten du la Rosi-k. Janis Joplin, Prince eta beste musikari ezagun batzuen piezak abestu eta dantzatu ditu, lotsarik gabe, zenbaitetan bere buruaz barre eginez; usteak apurtu eta bai rocka bai umorea emakumeen kontua ere badirela erakutsiz. 

Umorea eta rock-a emakumeen kontua ere badirela aldarrikatu du 

Erlazionatuak