Zunba maratoi jendetsua egin dute Loidibarrenen

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 5a, 13:07

Emakumeen Nazioarteko Egunari lotuta Lasarte-Oriako Udalak antolatutako ekimenen artean, VI. Zunba Maratoia egin dute gaur goizean Loidibarren frontoian. Azken urteetan bezala, eguraldiak ez du lagundu, eta ezin izan dute jarduera Okendo plazan egin. Gaur, beraz, tanta bakarrak izerdiarenak izan dira. Aizpea Arroyok eta Eneida Martijak gogotik mugiarazi baitiete kamiseta morea soinean parte hartu duten lasarteoriatarrei. Bi ordu eta erdiz aritu dira dantza eta salto, oinak mugituz, nekaezin.