Ekintza ugari egingo dituzte gaur herrian, Emakumeen Nazioarteko Egunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 8a, 07:45

Eragile eta erakundeek ekimenak prestatu dituzte generoen arteko parekidetasuna aldarrikatzeko. Lasarte-Oriako Mugimendu Feministak manifestazio burrunbatsua egingo du 19:00etan, Okendo plazatik abiatuta, udalak berdintasun teknikariaren lanpostua sor dezan eskatzeko. Hori baino lehen, udalak berak deituta, elkarretaratzea izango da 12:00etan, Okendon. 18:00etan, berriz, 2023ko Martxoaren 8a iragarriko duen kartela zein izango den iragarriko du.