Berdintasun teknikaria eskatzeko sinadurak bildu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 5a, 12:10

Ostiral arratsaldean kalera irten dira Lasarte-Oriako mugimendu feministako zenbait emakume. Eguraldi kaxkarrari aurre egin diote umorez eta musikak lagunduta. Pandero eta trikitia doinuek haien etorreraren berri eman dute erdiguneko taberna atarietan. Haietan topatu dituzten herritarrei berdintasun teknikariaren beharra azaldu diete eta eskakizunaren alde sinatzeko ere. Gehienek entzun dituzte emandako azalpenak baita eskaeraren alde egin ere. Larunbat eguerdian plazan informazio mahaia jartzekoak ziren, baina bertan behera uztea erabaki dute. Asteartean, martxoaren 8an, aukera berri bat izango dute aldarrikapenarekin bat egin nahi dutenek.