Aldarrikapen jarduerak deitu ditu Lasarte-Oriako mugimendu feministak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 2a, 14:38

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, zenbait ekimen antolatu ditu taldeak. Horien berri eman dio TXINTXARRI aldizkariari, afixa baten bidez

Martxoaren 4an, ostirala, izango da egitarauko lehen egitasmoa. Trikipoteo informatiboa iragarri dute, Berdintasun teknikaria eskatzeko sinadura bilketa egiteko. Okendo plazatik abiatuko da, 19:00etan. Hurrengo egunean, sinadura bilketari jarraipena eman asmoz, mahai informatiboa egingo dute. Okendon izango da hori ere, 12:00etan. 

Martxoaren 8rako, aldiz, manifa burrunba deitu dute. Bertan parte hartu nahi dutenek danborrak ekarri behar dituztela ohartarazi du mugimenduak. 19:00etan abiatuko da, Okendo plazatik.