Bideo foruma eta solasaldia egin dute Biyak Bat egoitzako kideek

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 16a, 19:15

Biyak Bat egoitzako kideek bideo forumean parte hartu dute asteazken arratsaldean. Udalak martxoaren 8aren harira antolatutako jarduera izan da, eta 'El club del libro' filma ikusi dute. Egoitzako erabiltzaile ugari gerturatu dira, eta proiekzioaren amaieran, solasaldia egin dute.