Aurtengo Inauteri eta Euskal Inauteri koloretsuei buruzko argazkiak, bideoak, albisteak, kronikak...topatuko dituzue kanal berezi honetan!
Sardina ehortzita, amaitu dira aurtengo inauteriak

Txintxarri Aldizkaria ots 12 Kultura

Okendo plazako sugarrek eta errauts usainak irudikatu dute aurtengo inauterien bukaera: sardinari hileta jendetsu bat egin diote, eta erre gero. Egun batzuez baso erraldoi eta koloretsu bilakatu da Lasarte-Oria eta herritarrek gogotik gozatu dute festa giroaz. Datorren urtean, gehiago.