Mozorro festa egin dute gaztetxoek, karpan

Txintxarri Aldizkaria 2024ko otsailaren 9a

Ttakun Kultur Elkarteko Gaztekluba eta Kuadrillategi egitasmoek antolatutako mozorro festetan parte hartzeko aukera izan dute ostiral arratsaldean herriko gaztetxoek. Lehenik, 9-12 urte bitartekoen txanda izan da. Erakustaldiak egin ondoren, sariak eta askaria banatu dizkiete eta photocallean argazkiak egin dituzte taldeka. Indarberrituta, askok ondoren hasi den 12-16 urte bitartekoentzat prestatutako inauteri festa jarraitu dute. Karpa jendez bete da dantzarako abilezia erakutsi dutenak ikusteko. Nabari zen nork serio hartu, eta prestatu duen beren pieza; eta nork ondo pasa besterik ez zuen nahi. Denak amaituta, hiru sari banatu dituzte epaileek: originaltasunari, mozorroari eta ikuskizun onenari. King Africa, Mimoek eta Ilargia abestu zuen taldeak jaso dute bana.