Euskal Inauteriak bueltan ekarri ditu larunbat arratsaldean bere ohiko pertsonaiak. Hipodromo etorbidetik abiatuta, kale jira koloretsua eta alaia egin dute xomorroek xomorroek kaleetan barrena. Txantxoez gain, Kaxkamalo, hartza eta mamoxarroak ere etorri dira eta haurrak korrika jarri dituzte.
Horiek txikienak beldurtu, zirikatu eta haiekin jolasean aritu diren bitartean, zakua, lastozko kapela eta koloretako zintak soinen zituztenek dantzan egin dute bidea. Ilargi eta Arkupe tabernen aurrean geldialdia egin dute inguruan zeudenen arreta piztuz.
Bidea beraiekin egin duten herritarrei beste asko batu zaizkie Okendo plazan. Arratsean heldu dira eta iluntzen joan da kanta alaien artean. Akordioaren oinarri eta zergatiei buruzko azalpenak entzun dituzte bozgorailutik, eta azken hilabeteetako kalamitate eta gaitzen erruduntzat jo dute Kaxkamalo. Hortaz, bere patua argi gelditu da: su garretan erraustu dute. Herria babestuta, dantza pare bat gehiago egin dituzte su aurrean.