Miel Otxin, Ziripot, Eguzkia eta Ilargia izan dira Garaikoetxeako euskal inauterietako protagonistak. Eta txantxoz dotore jantzitako ikasle eta irakasleak ere bai, noski. Urtero moduan neguaren eta udaberriaren, gauaren eta egunaren arteko lehia irudikatu dute kontakizun baten bidez, eta Miel Otxin erre amaieran.