mar 01 Kultura
Oihan eta basoetan badaude izaki itsusi eta beldurgarriak baina baita dotoreak ere. Lasarte-Oriako ingurune naturalean behintzat hala gertatzen da, TXINTXARRI aldizkariak antolatutako argazki lehiaketan argi geratu denez. Nagore Elola eta Eneko Martiarena protagonista dituen Basoko ninfak irudia da epaimahai profesionalari gehien gustatu zaiona eta egileek Avenida taberna-jatetxeko bi menu goxo irabazi dituzte. Jarraitu aurretik, eskerrik beroenak establezimendu horren jabe den Yon Mikel Rodriguezi, lehiaketa babesteagatik.