Abeslari gaztetxoak eta bi akordeoi jotzaile izan dira agertokira agertu diren lehen partaideak, eta horien atzetik etorri dira piano, gitarra, zeharkako flauta eta gitarra elektroniko jotzaileak. Zenbait estilotako musika piezak jo dituzte horiek guztiak, horien artean, Adele abeslariaren Easy on me, Mikel Laboaren Hegoak ebaki banizkio, edo A. Ongarelloren My bonnie lies over the ocean. Emanaldi atsegin bezain koloretsua atsegina eskaini dute denek ala denek.
Inauterietako lehen hitzordua izan da kontzertu bufoa, baina ez bakarra; gaurtik, eta astelehenera bitarte izango dute lasarteoriatarrek non eta zerekin gozatu.