Ehiza-barrutia izan gabe, oihanaren lagin zabal bat osatu dute Landaberrin. Esploratzaileek kamera, sakelako eta prismatikoekin gertutik ikusi ahal izan dituzte baso basatian bizi diren askotariko animalia eta gizakiak. Prestatutako koreografia bizi eta koloretsuak eskaini dizkiete ikaskideei, haize bortitzetik babestuta, anfiteatroan egin duten emanaldian. Ufadek girotzeko jarritako horma irudia apurtu badute ere, ez dituzte dantzariak gelditu. Lehoiak, krokodiloak, tribu basatiak, zebrak... denak elkarrekin aritu dira musikaren doinuei jarraiki.