Gaur emango diote herritarrek amaiera aurtengo Inauteriari, sardinaren ehorzketarekin; Okendo plazatik abiatuko da, 18:30ean. Hori amaitzean bi zezensuzko irtengo dira Kale Nagusira.
Asteburuko kalejirak, dantzaldi eta bestelako hainbat eta hainbat ekimenetan gozatu eta gero, puzgarrietan igaro dute astelehen goiza lasarteoriatar gaztetxoek. Inauteri festari amaiera eman aurretik, mozorroak jantzi, eta Loidibarren pilotalekura joan dira bertako jolasez gozatzera. Tren txikian eta bizpahiru puzgarrietan ibili dira salto eta salto; baina, horrez gain, hala nahi izan duenak aurpegia margotzeko aukera izan du, edota puxika luze eta koloretsuekin egindako figuratxoa jaso du opari. Guraso eta senide talde handi bat ere batu da kirol eremuaren harmailan; bertatik ikusi dituzte euren seme-alabak, biloba edo ilobak jolasean.
Gaur emango diote herritarrek amaiera aurtengo Inauteriari, sardinaren ehorzketarekin; Okendo plazatik abiatuko da, 18:30ean. Hori amaitzean bi zezensuzko irtengo dira Kale Nagusira.