Aitortza, kirola eta giro ederra San Pedro egunean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 29a

Herri kirolen erakustaldia egingo dute, omenaldi instituzionala jasoko du Gurutze Gorriak eta askaltzeko sardinak zein sagardo freskoa ez dira faltako.

Gaurko egitaraua

  • 11:00etan, San Pedro parrokian, meza nagusia.
  • 11:30ean, Sagardotegi kaletik abiatuta, kantu eta dantza jira.
  • 11:30etik 13:30era, Isla plazan, haurrentzako parkea. Eguraldi txarra egiten badu Loidibarren pilotalekura eramango dute ekimena.
  • 12:30ean, Elizatze plazan, herri kirolak.
  • 13:00etan, kultur etxean, Lasarte-Oriako Gurutze Gorriko boluntarioei omenaldi instituzionala.
  • 16:00etan, Jaizkibel plazan, Sasodance ekimena.
  • 16:30etik 18:30era, Isla plazan, haurrentzako parkea. Eguraldi txarra egiten badu Loidibarren pilotalekura eramango dute ekimena.
  • 18:00etan, Blas de Lezo kaletik abiatuta, erraldoi eta buruhandien konpartsa, Ezpelur taldeko gaiteroekin batera.
  • 18:00etan, Okendo plazan, sardina jana.
  • 18:00etan, Okendo plazan, sagardo dastaketa.
  • 20:00etan, Jaizkibel plazan, The Noisemakers taldearen kontzertua.
  • 22:30ean, Kale Nagusian barrena, zezensuzkoa.
  • 22:30ean, kultur etxean, bertsolarien jaialdia: Maddi Lasa, Ane Labaka (herrikoak dira biak), Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Maider Arregi eta Onintza Enbeita ariko dira. Amaia Agirrek jarriko dizkie gaiak.
  • 23:00etatik 02:00etara, Oriarte Landaberriko eremuan, DJ Blessive.
  • 23:00etan, Isla plazan, Ibai Berriak taldearen kontzertua.