Azken suziria lehertutakoan amaituko dira sanpedroak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 30a

Vulcano piroteknia etxeak Sasoeta LH ikastetxeko patiotik jaurtiko ditu hurbileko suak eta ez Andatza plazatik, azken urteetan bezala. Ekimen horrekin bukatuko dira sanpedroak baina nahi dutenek izango dute zerekin gozatu horren aurretik.

Gaurko egitaraua

  • 11:30etik 13:30era, Tximistarreta parkean, Circus feria. Euria egiten badu, Loidibarren pilotalekuan ariko dira.
  • 16:30etik 19:30era, Tximistarreta parkean, Circus feria. Euria egiten badu, Loidibarren pilotalekuan ariko dira.
  • 17:30ean, Jaizkibel plazan, haurrentzako antzerkia Perli&Koxkolo bikotearen eskutik. Euria egiten badu Kalbario bideko estalkira eramango dute ikuskizuna.
  • 18:00etan, Blas de Lezo kaletik abiatuta, erraldoi eta buruhandien konpartsaren agurra, Ezpelur taldeko gaiteroak lagun.
  • 18:00etan, Isla plazan, Tsunami orkestraren kontzertua.
  • 19:00etan, Andatza plazan, bizikleta eta moto-trail erakustaldia Benito Ros pilotuaren eskutik.
  • 20:00etan, Okendo plazan, Balkan Paradise Orchestra taldearen emanaldia.
  • 22:45ean, Sasoeta ikastetxeko patiotik hurbileko suak jaurtiko ditu Vulcano piroteknia etxe ospetsuak.