Ekitaldi mordoa eraman dituzte aurrera, San Pedro egunarekin gogotik gozatzeko. Arratsaldea Saso-Dance saioarekin hasi da. Jarraian, erraldoiak eta buruhandiak abiatu dira Blas de Lezoko lokaletik abiatuta, Ezpelur dultzaineroekin batera. Ostean, sardinada eta sagardo dastaketa herrikoia egin da, Okendo plazan. Arratsaldearekin amaitzeko, The Noisemakers taldeak kontzertua eskaini du.
eka 29, 22:20 Gizartea