Desafioarekin eta musikarekin ondu dute arratsaldea

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 29a

Desafioarekin ekin dute arratsaldea Sorgin Jaietako kideek. Lau talde neurtu dira, Andantza plazan: Zubieta, Zabaleta, Sorgin Jaiak eta Ernai. Askotariko koloreetako elastikoak ikusi dira, kolore bana multzo bakoitzeko. Ginkana baten antzera, hainbat probetan aritu dira norgehiagokan. Zabaletarrak izan dira garaile. Giro onari eutsirik, Elektropottottek emanaldia eskaini du erdigunetik barrena. Doinuekin dantzan, publiko handia batu da elektrotxarangaren inguruan. 

Erlazionatuak

Emanaldia eskaini du 'Elektropottotte' taldeak

Txintxarri Aldizkaria eka 29, 21:55 Gizartea